Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

II

Anibalen kantua 1

(Lapurdikoa)

 

Txori kantari ederra,

Non haiz aspaldi kantatzen?

Hire boza dik denbora

Nik ez dudala aditzen,

Ez egunik, ez orenik,

Nik ez diat iragaiten,

Non ez hitzaitan oroitzen.

 

Gure mendien oinetan

Afrikan sorthu gizona

Zohan galdez soldadutan,

Etzen gure ezaguna.

Romano ez zuten bilhatzen,

Gure aiten gidal ona,

Zutelarik ezagutzen.

 

Gure gazteak oihuka

Anibali hasi ziren:

Ethortzen gaituk murruka

Bai hire ustearen,

Onak bagare hirekin,

Guanen kontra munduaren,

Romanoen gaixtuekin.

 

Ilkhi ginen oren hartan

Lo zaudela emazteak

Bere haurrak bulharretan,

Xakhur etxe zaintzaleak,

Etsaian eman zaingotan

Guk ixil hetsiz atheak,

Arin baikinen zainetan.

 

Asko egun da geroztik

Iragan, gu gabiltzala,

Zalhuak izanagatik,

Loz urrun bizi garela,

Aitzindari Afrikatik

Rhenoa Alpak bezala,

Gibelat nonbait utzirik.

 

Sarthu gare Italian,

Ebroko gaiak iduri.

Bazterrak dire gaindian,

Urre eta zilhar jari

Hain aberats den herrian

Izarra etzait ageri,

Ez ama ene nahian.

 

Diote ilabethean

Romako hiri handian

Sarthuz eskua urrean

Zarpa dugula aisian,

Betheko oren onean:

Nahiago dut mendian

Maite utzi urrunean,

Bilhatu ibiliz ganian.

 

Txori kantari ederra,

Kanta zak, kanta emeki,

Ondikoz gaizki beharra

Munduan enaiz bizi naski.

Utzi dut haran ederra

Nigarrik ez duket aski

Utzirik hango izarra2.

 

 

        [1] A. Chaho, «Chant cantabrique (Anibal)», Revue d'Aquitaine, 1857, I, 9-11. Kantu aprokrifo hau Jean-Martin Hiribarrenen paperen artean aurkitu nuen, egun Pierre Andiazabalen ondarean. Nabari dira Hiribarrenek moldatu aldaerak. Ik. P. Urkizu, Agosti Chaho... 93-95.

        [2] «Les critiques attribuent le chant d'Annibal à quelque poète du XVIIe siècle. À vrai dire pour notre part, nous ne connaissons en texte de cette improvisation, que deux couplets; nous avons cité le premier, voici le dernier:

                        Tchori khantazale eïgerra

                        Khanta ezac eztiki;

                        Mundu hountan malerousic

                        Eztuc sorthu ni baizi,

                        Maiteño bat ukhen eta

                        Phartitu nintçan herriti...

                        Nigarrez ari niz bethi.» (A. Chaho, Histoire ..., 20).

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus