Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

L

Arranuak bortietan gora 1

(Zuberoakoa)

 

Arranuak bortietan gora dabiltza hegaletan, (bis)

Bai ni ere zunbait aldiz plazerezko khanberetan,

Orai aldiz ardura ardura nigarra dizüt begietan.

 

Ene anaiak igorri letera bat Espainatik, (bis)

Entzün ükhen ditü berri üsü nizala andereki,

Ützi ditzadan anderiak, zer nahi düdan haietarik.

 

Egin deriot arrapostü zeren beitü merexitü, (bis)

Berarek ere zunbait beitü, nik haiez güti profeitü,

Üzten düdala hura berekin, ützi nezan ni ere enekin.

 

Ehaztün begi berdia, hik ikhusten dük mündia, (bis)

Jakin ahal balin baheza nula den ene maitia,

Eta gero eni deklara zer den haren sendimentia.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 98-99. KKK, 75. Bordes, aip. art., 303. Donostia, 175. LBNZ, I, 434.

        Bertsomoldea: A 16 A 16 A 16.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus