XCVII

Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti 1

(Lapurdikoa)

 

Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti,

Amodiotan gare biak elgarreki,

Haren aire xarmantaz agrada niz bethi,

Parerik baduiela ezpaitzaut iduri.

 

Amodioa zer den jende gaztendako,

Ardura bihotzian phena emaiteko,

Hala behar du izan orai neretako,

Ukhaiten ezpazitut maitea neuretako.

 

Aritza lilitzen da maiatzian bethi,

Ene bihotza eri zuganat erori,

Zu zirade arbolia, ni zure lilia,

Gure bien frutuia fidelitatia.

 

 

        [1] ODS / AB, f.41. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus