Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXXII

Sabeleko mina 1

(Nafarroakoa)

 

Aita, ekharrazu niri barbera,

Ene sabelian zerbait badela.

Othoi, errakozu barber gaztiari,

Sabeletik nizala, oi, ni hanitz eri,

Ekhar diezadan zerbait edari.

 

Agur, beraz, agur, barber gaztea,

Ene alabak dizu zure galdea,

Sabela zaiola zerbaitek trabatu2,

Berak egin deraut niri mandatu,

Erremediorekin laster egizu.

 

Agur, beraz, agur, andere ederra,

Aita izan zeraut bera mandatari,

Sabeletik zinela, oi, zu hainitz eri,

[...]3

 

Botigan ez dut sendo edari hunik,

Zure eritarzuna sendo dezakenik,

Bardin balio dizu klarki mintzaturik,

Ezpalinbaduzu denbora betherik,

Etzaitezke sendo libratu gaberik.

 

Ama horrek diro bere alabari,

Guzien laidogarri aski hut nik, ai nik,

Lan horrek hi beithan behar zina gerthatu,

Nire ezpiritia horrek din trublatu,

Haurra txotxaz bezala hi haute inganatu.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 91. Aita Donostiak hiru bertsio bildu zituen, 52, 53 eta 54. zenbakiak.

        Bertsomoldea: A 13 A 13 B 13 B 13 B 13.

        [2] Aita Donostia: Nere alabatxo horrek du nobedaria.

        [3] Aita Donostiak bertso hau honela osatua du:

                        Agur, agur, damatxo gaztia,

                        Tristerik egon gabe, kontsola zaitia,

                        Obia izango da klaro erraitia,

                        Maitia, zu zarela denbora betia,

                        Ez zara sendatuko libratu artia.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus