Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

VII

Beltzuntze bizkondia 1

(Nafarroakoa)

 

Nafartarren arraza

Hila ala lo datza?

Ez dut endelgatzen

Beltzuntze bizkondia

Hain kapitain handia,

Hori zaut gaitzitzen2.

 

Haurretik zerbitzura

Eta ardura sura

Gogotik joaiten zen.

Hainitzetan kolpatu,

Eta bethi sendatu;

Hala behar beitzen.

Hiltzeko damu zen.

 

Hanobreko phartetik,

Armadaren erditik

Erregek deithu du.

Itsasoz bertzaldeko

Ondarren beiratzeko

Hura hautatu du,

Eta Anglesa izitu.

 

Heien bolbora finak

Eta libera esterlinak

Etziren askiko

Beltzuntzeren garhaitzeko,

Gutiago zalhutzeko;

Fidel Erregeren

Orai eta lehen.

 

Hura joanez geroztik

Ezta harat Anglesik

Batere hurrendu.

Egin dute espantu,

Bai eta abiatu,

Nahiz atakatu;

Bainan ez menturatu.

 

Bere eitekoak naski

Egin tuzte hobeki.

Ondoan Habanan

Zenbait tiro thir'eta

Sarthu dira jauzteka

Hirian trionfan,

Beltzuntze ez baitzen han.

 

Gotingo phartian,

Entzuten zutenian,

Beltzuntze heldu da,

Elgar gana bil'eta:

Non da ene baioneta?

Oihuz harmetara;

Bainan oro ikhara.

 

Beltzuntzeren izena

Eta haren omena

Urrun da hedatzen;

Erregeren gorthetan,

Hiri eta kanpainetan,

Nork ez du aditzen

Beltzuntzez mintzatzen?

 

Zuhauren herritarrek

Bai eta Laphurtarrek

Goraki diote:

Heskualdunen lilia

Eta ohoragailia

Zu zira Beltzuntze,

Luzaz bizi zaite.

 

Frantziak gero ere,

Hainitz denbora gabe,

Hetsaiak baituzke;

Zure odoletikako,

Aitzindari ongisko

Erregek on duke;

Othoi, ezkont zaite.

 

 

        [1] Eskuizkribuak manque dio, baina baita ere ikus Ariel, 31. zenb., beraz hemendik hartu dugu. Bertsomoldea: a 7 a 7 b 6 c 7 c 7 b6.

                Armand Beltzuntze bizkondea (1722-1794). Frantziako Armadarekin Flandes, Bolonia eta Alemanian gerra ekintza anitzetan parte hartu zuen. Hastembeck eta Lutzelberg-eko batailetan zauritua izan zen. Santo Domingo uharteko eta Belle-Îleko gobernadore izendatua izan zen.

2        Lehen bertsoa honela ematen du Hazparnen jasorik Azkuek: Nafartarren arraza / hil ala lo datza? / eztut endeglatzen / Beltzuntze Bizkondea / ain kapitan maitea / ez baitzaut mintzatzen / hori zaut gaitzitzen. (863. zenb.) F. Michel, 244-247: Pascal Lamazou, Recueil des Chants Pyrénéens. 1869.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus