XCVIII

Xarmagarria, lo ziradia 1

(Zuberoakoa)

 

Xarmagarria, lo ziradia,

Eztitarzünez bethia,

Lo bazirade iratzar zite,

Etziradie loz ase,

Ez othoi ukhen herabe.

 

Igaran gain ametsetarik

Botz bat entzün dit xarmantik,

Eztitarzünez bethia beitzen,

Haren parerik ezpeitzen,

Haren parerik ezpeitzen.

 

Amoriua, gaiza erhua,

Pertsuna trunpa liruna.

Gaiak lo gabe, egunak ere,

Errapausürik batere,

Errapausürik batere2.

 

Lo nintzan bainan iratzartü nintzan

Botz xarmant hura entzunikan

[...]

 

Zureganikan separatzia,

Iduritzen zaut hiltzia,

Hiltzen ezpaniz itzüliko niz,

Adios ene, arren, maitia,

Adios ene, arren, maitia.

 

 

        [1] «Nous allons accompagner le jeune Basque allant visiter sa fiancée à la faveur de la nuit, heure favorable aux entretiens d'amour: il chante un nocturne sous les fenêtres de la belle:

                Charmagarria

                Lo ziradia,

                Eztitarzunez bethia?...

                        (A. Chaho, Biarritz...T.II, 185)

        ODS / AB, ff. 133-134.

        Lehen bertsoaren aldaera Aita Donostia 741, eta azken bertsoarena honakoa:

                Adios, eta orai banua,

                Au despedida tristea!

                Iltzen ezpanaiz etorriko naiz

                Adios, nere maitea.

                        Auta Donostia, T. VII, 15.

        [2] Oharra: S.O. Nocturne.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus