Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXII-b

Guazen bada, guazen lagun 1

(Nafarroakoa)

 

Guazen bada, guazen lagun, guazen Arthizanera,

Urzo xuri bat jelkiten da Arthizaneko plazala,

Hura nahi nuke arrapi nere sarietara.

 

Urzo xuria badiz'aspaldi zur'unduan nizala,

Gai egunak phentsaketan galdurik ene gogoa,

Zu ukheiten ezpaitzitut ni enaite kuntsola.

 

Belatxa1 bezain arhin banintz juaiteko airian,

Urzoño hura arrapa niro zelian edo lurrian,

Edo bestela sar ninteke haren urzotegian.

 

Baratzian zuinen eijer jilofreia gorria!

Urzoño harek erran zereitan bigabost aldiz egia,

Ilhunareki zerratzen zela haren urzothegia.

 

Xarmagarria, zeren naizu hain krudelki tratatzen?

Egundano ezteitadazu amuriorik markatu,

Ala zure uduri ederraz nahi naizu trunpatu?

 

 

        [1] ODS / AB, ff.13-14. Bertsomoldea: A 15 A 15 A 15. Kanta hau Jean Martin Hiribarrenek idatzia da.

        [2] Nota: ce 3eme couplet est tiré de la complainte d'Agnes de Garindein:

                        Agnes Garindaine

                        Hi othe hintzatekeia

                        Gizona erho eta

                        Hurialat egoxlia?

                        Beldur nuk badian

                        Sobera jakile

                        Mintzatzen badirade

                        Oro hire kuntre.

                Pierre Topet Etxahunek Etxandi Garindañe aipatzen du Amodio gati (Har, 638...) kantan, eta 1854ko ekainaren 6tik 7ra egin krimena, zeinen ondorioz Etxandi epaitua eta galeretako lanetara sei urtez zigortua izan zen, eta 1855ean Toulongo kartzelan hil zen. Beste bi aldaera hemen: LBNZ, I, 599, 864-865.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus