IC

Zazpi urthe badizü 1

(Zuberoakoa)

 

Zazpi urthe badizü üda huntan kunplitü,

Amorio perfeit batez züntüdala maithatü.

Orai beldur niz hargati zitzaiztadan khanbiatü.

 

Orai artino bestetan ebili izan zira,

Et'orai eni jiten khorte egitera,

Khen hakit begietarik, parabolaz bethia.

 

Eri nüzü bihotzez, erraiten deizüt bi hitzez,

Sükhar malina lothü zitazü zü etzütüdan beldürrez,

Xarmagarria sendo nezazü hil enadin dolorez.

 

Gaitz ororen kuntra erremediuak badira,

Sükhar malina lothü bazaizü, erremedia zite barberez,

Eta ez jin hunat eritasünak ni mediku beharrez.

 

Nurat nahi juan nadin ene bihotza zurekin.

Plazerik ere eztit hartzen ene gazte lagünekin,

Nun etzütüdan zü ikhusten zure begi ederreki.

 

Erhaztün bat nik badit ürhe finez eginik,

Hura ikhus artean zure erhian sarthürik,

Ene bihotzak eztü nehun deskantsürik.

 

Erhaztüna badüzü ürhe finez eginik,

Bena ez aski fin denik, bester emaiezü,

Ikhusiren eztüzü ene eskian sarthürik2.

 

 

        [1] ODS / AB, f.19. Bertsomoldea: A 15 A 15 A 15.

        [2] Arrosaren ostoak / eder du koloria... dio eskuizkribuak behealdean.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus