Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXIV

Lurraren pian sar nindaiteke 1

(Lapurdikoa)

 

Lurraren pian sar nindaiteke, maitia zure ahalgez,

Bortz pentsamendu eginik nago zurekin ezkondu beharrez.

Borta barnetik zerratu eta bethi ganberan nigarrez,

Pentsamenduak airian eta bihotzetikan dolorez,

Ene xangrinez hilarazteko2 sortua zira arabez.

 

Oren onian sortua zira izar ororen izarra,

Zure parerik ez da agertzen ene begien bistara,

Espos laguntzat galdegin zintudan erran nerauzun bezala,

Eta zuri ez iduritu zuretzat aski nintzala,

Ni baino lagun hobiaguarekin3 Jinkuak gertha zitzala.

 

Maiatzian zoin den eder xoria khantuz phagoan!

Amodioak niabilazu, maitia, zure ondoan,

Xarmagarria, ez bazira trunpatu amodioan,

Maithatu zaitut eta ez naiz ganbiatuko,

Bihotzian sarthu zerazkit eternitate guziko.

 

Itxasoalat juaiten dira marinelak untziko,

Zure ganako amorioa eztit sekula utziko.

Xarmagarria, nahiz ezkiren algarreki biziko,

Behin maithatu zaitut eta etzutut hastiatuko.

Bihotzian sarthu zerazkit eternitate guziko.

 

Primaberan zuinen eder den fruta berria kanpoan!

Amodioak banabilazu, maitia, zure ondoan.

Deusetan ere etzutut nahi bortxatu amorioan.

Ni xangrinetan hilikan ere kontsola zaite gogoan,

Malerusik aski izanen niz nihau bakharrik mundian.

 

 

        [1] ODS/ AB f. 40. Bertsomoldea: A 18 A 18 A 18 A 18 A 18.

        Eskuizkribuak honela dio: Lapurtarra. Kantu honek ezaguna du egilea eta urtea: Jean Baptiste Diharce «Pudes», 1824. Ikus aldaera: LBNZ, II, 383.

        [2] Aldaera: ni xangrinetan hilarazteko.

        [3] Aldaera: hobe bateki.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus