Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXXI

Hirur seme baitzian 1

(Nafarroakoa)

 

Hirur seme baditu, hirurak armetan,

Gaixuek badute minik anketan,

Bat ekarri deraute aiaian hagetan,

Balaz porrokaturik, dena odoletan.

 

Juanak eztu esaten bakarrik diela,

Beste geiagoko bai horiek bezala,

Hangoko zelukak konforma dizela,

Page hun bat egitia prometti dezala.

 

Larrea bota naute neria egiteko,

Gau anisan deborant gehiago ibiltzeko,

Mando zar baten gise lenbailen hiltzeko.

Nur bihar du gogua horien zerbitzeko.

 

Patrikera bat hutsa, bestean ez ezerre,

Gero ondo izateko esparantzan gaude,

Gerla irauten badu beste urte batez,

Jentia aseko da regina eta erregez.

 

Fraile santo hoiek lehenago zabiltzan,

Disimula handian xerri xanko biltzen,

Gizunek ezpazuten etxetan arkitzen,

Basa herritar andriak ihurentzat zituzten.

 

Laur lagun juan pitar edatera,

Milagro handiago munduan ote da,

Xapel-xuria zien sasiti atera,

Inganatu gaxoeren odol edatera.

 

Bost orrelako zire2 sartua izan dute,

Halere tonto xarrak sinesten eztute,

Alprojak bizarrian allez allez eske,

Bizarrak berotzia elutezke kalte.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 78-79. Michel, 415. Amexket koplariaren bertsoak.

        Bertsomoldea: A 13A 13A 13A 13.

        [2] Ziri.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus