Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LVIII

Lehen floria 1

(Zuberoakoa)

 

        — Eijerra zira maitia,

        Erraiten deizüt egia;

Nurk eraman othe deizü2, zure lehen floria?

 

        — Eztizü egin izotzik,

        Ez eta ere kharruinik3,

Ene lehen floriari khalte egin dianik.

 

        — Landan eder iratze,

        Behia ederrak aretxe4:

Zü bezalako pollitetarik desir nüke bi seme.

 

        — Horren maite banaizü

        Obrak erakats itzazü;

Elizala eraman eta han espusa nezazü.

 

        — Aphezak dira Espainan,

        Bereterrak Erruman;

Hurak hanti jin artino gitian txosta khanberan.

 

        — Aita dizüt hil berri,

        Amak eztizü urth'erdi;

Zurekilan libertitzeko dolüa dizüt barnegi.

 

        — Oihaneko otsua5,

        Dolü dereiat gaxua;

Antxiekin lo'gin eta, zeren barurik beihua.

 

        — Enün ez ni otsua,

        Gutiago gaxua;

Antxiekin lo'ginik ere, kuntent gabez beinua.

 

        — Bortü goretan lanhape,

        Hur bazterretan ahate;

Zü bezalako faltsietarik eztizüt nahi deüsere6.

 

 

        [1] ODS / AB, ff 37-38. Aldaera f. 17, 25. Ariel, 1845eko martxoak 9. Michel, 290-292. LBNZ, T.I, 409. Bertsomoldea: a 8 a 8 A 16 .

        [2] Aldaera f. 37: Erraten dereizut egia / Nurk eraman othe deizun / Tra lalala, lala, la, la... / Zure lehen floria.

        [3] Aldaera f. 37: ...kharrugnik. / Ene lehen floriari / Tra lala, la... / Damu ehin dienik.

        [4] Txahal, biga. Aldaera f. 37: Behi ederretan aretxe / Zu bezalako pollitetarik / Tralala... / Desir nikezu bi seme.

        [5] Aldaera f. 38: Dolu dereiat otsoa / Bihotz erditik gaxua / Anxiekin lo egin eta / Tralala.../ Zeren barurik beihua.

        [6] Aldaera f. 38: Borthu goretan lanhape / Hur unduetan ahate / Zu bezalako faltsietarik / Tralala... / eztizut nahi deusere.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus