Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LV

Borthü goretan 1

(Zuberoakoa)

 

Borthü goretan eder xori khantari,

Adjubio2 sekreta mintzo nüzü zuri,

Erran neizün diala aspaldi,

Gomenda züntian maite berri bati,

Enaizüla ükhenen etsi dezazün ingoiti.

 

Ai, xori eijerra, khantari maitia,

Beste orotan gainti paregabe zira,

Ala benüke nik desir handia,

Ene kaloian zure ükheitia,

Kunpli ahal baneza plazeraren trendia3.

 

Etzia debeiatüren, horrez segürta zite,

Nahi zien bezala izanen zirade,

Zer ere beitüzü zük desiratzen,

Orotzaz zirade kunplitü izanen,

Enekila zireno etzaizü deüs mankaren4.

 

Promesak eder tüzü ezinago haboro,

Eta bentüraz feitak5 ezinago gaiztto,

Enüzü ez nahi ni zuri fidatü,

Zeren gero bestela ezpeitate ordü,

Nuiz eta benizate zure kaloian sartü.

 

Erregeren kaloietan xori kardinala,

Denbora oroz haiek khantatzen düzie

Pretsuner nüzü begirari gabe,

Ene gazte lagunek kitatü benaie,

Adio, ene plazerak oro juan dirade.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 60-63, gainmarratua 61. Bertsomoldea: A 12 A 12 A 12 A 12 A 12.

        [2] 63. folioko aldaeran: Kunsolio. Adjubio, latinezko adjuvare hitzetik: lagundu, lagun, laguntza, kontsolamendu.

        [3] Tendre frantsesezkotik: samur, ezti. 63. folioko aldaeran tendria.

        [4] Manque frantsesezkotik: falta izango.

        [5] Egintzak.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus