Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXX

Mila zortzi ehun eta
hogoi eta hamabian
1

(Nafarroakoa)

 

Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian

Lore bat eduki dut biotzian erdian,

Zunbait aldiz ibiltzen niz haren guardian,

Bainan orai beldur niz bestek eraman dian.

 

Kurutx Santu Jauna Larrungo mendian,

[...] ni nure herrian,

[...] dama bat begian,

Baina orai beldur niz bestek eraman dian.

 

Harpegi ederra duzu, korputza pintatua,

Behin maitatuz geoztik ezin kitatua,

Ikaraz eta errukiz dena adoratua,

Harbola eder bat hungi loratua.

 

Herioak hiri Pierris ou Gilen,

Phenak eman tik bainan bardin ez nak hilen,

Erremedio hunak uste diat badien,

Khausi ahal badezake saltzeko non dien.

 

Irudi zoragarri parerik eztuzuna,

Hongi gogoan dakat zure edertasuna,

Bertzereki zunia zuk zure fortuna,

Jinkuak eman dauzu desira duzuna.

 

Agur, beaz Pierris, hireki badiat zer mintza,

Abaditu behar tiat arras ezpaduk presa,

Nahi baduk ibili gizon galan gisa,

Nola dakik [...] atera ere ihiza.

 

Pausuan2 pasa eta itsaso hegalian,

Ni remedio bila Ondarrebehian3

Lagun bat ere banian nik aldemenian,

Hanitz presuna fina egiten denian.

 

 

        [1] ODS /AB, ff. 86-87. Bertso hauek idazteko moduak Amexketenarekin antza du, XXXI kantukoek bezala. (Ik. LBNZ, II, 281)

        [2] Behobian, mugan.

        [3] Hondarribia.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus