LVI
Dendari bat bada 1
(Nafarroakoa)
Dendari bat bada gure herrian,
Ellengatzen beita ofiziuan,
Bere orratza
Bere adresaz
Irarten du,
Badu diru,
Badu moltsa, aberats da,
Xenhar hun bat baizik jeunze eztu falta.
Rexiñoleta, eder khantatzen,
Maiteñuaren botza dizu aditzen,
Atzo goizian
Xaxi batian
Biga baziren,
Eder ziren,
Xarman ziren manera oroz,
Bai eta elgar ungi amoros.
[1] «La forme de la composition poétique est invariablement la même; c'est toujours un petit drame dialogué...», Ariel, 23. zenb., 1845-III-9. ODS / AB, f. 100.
Bertsomoldea: A 11 A 11 b 4 b 4 c 4 c 4 A 11 A 11.