Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXXVII

Mahatsa gal baledi 1

(Zuberoakoa)

 

Mahatsa gal baledi izotz bat eginik,

Emaztek egin lioie heiagora ederrik.

        Ez egin federik,

        Ezpeita legerik,

Zeren edaten beitia gathülia betherik.

 

Emazte ardu edale etxe galgarria,

Merkhatürat juaiten, deüs ez ekharlia,

        Ülhüna hüilentzen,

        Lagunen bilhatzen,

Gaiherdi erdia ez etxerat heltzen.

 

Senharrak, jin denian, eia nun egon den,

Emaztiak arrapostia zer arrankura din,

        Etzenez aihaiten,

        Aitzinian ase beitzen,

Senharra ikharaturik beldürrez eritzen.

 

Nihaurek ikhusi dizüt ostatüti jalkitzen,

Bost pinterdiren bahi mothua ütziten,

        Ez egin erririk,

        Ezpeita solasik,

Zeren bestaldian jinen beita mantharra2 ützirik.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 52. Bertsomoldea: A 13A 13 a 6 a 6 A13.

        [2] Mantharra (andereak), athorra (gizonak).

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus