Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LIV

Bazterretik bazterreralat 1

(Nafarroakoa)

 

Bazterretik bazterreralat, oi, mundiaren zabala!

Lorik ere eztirot egin nik neure ohe propian,

Beldurrez eta zu trunpatuz bara nadi mundian.

 

Enuzu ez ni trunpazale, sobera nuzu fidela,

Ene mihiak trunpatu denik ezta batere mundian,

Xarmagarria, erraiten deizut etziela izanen zu ere.

 

[...]

Eztakienak erranen dauzu, ni alegera nizala,

Hortzetan duzu irria eta bi begietan nigarra.

 

Zuk ni maite baninduzun nik zu zaitudan bezala,

Zure eta ene xegeretiak etzindirozke deklara,

Bainan bai biak algar maitha xoriak umeñua bezala.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 100-101. Bertsomoldea: A 16 A 16 A 16.

        KKK 94-k, honela ematen du lehen bertsoa:

                        Bazterretik bazterrerat oi munduaren zabala!

                        Ez dakienak erran lezake ni alegera nizala,

                        Hortzetan dizut irria eta bi begietan nigarra..

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus