Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXI

Khantoren egiteko sujeta berririk 1

(Zuberoakoa)

 

Khantoren egiteko sujeta berririk,

Santa Katalinaren mezperan huntürik,

Maite bat maithatü, bihotzian sarthü,

Isterbegiek deitade gibeltü,

Liliflore eijerra, kontsola nezazü,

Zurekin bizitzeko deseinetan nüzü.

 

— Igorri ditadazü ene aitak goraintzi,

Zer ari nabilan haietarik ihesi,

Egin badüt faltarik, haiek nahigaberik,

Ützul nadin etxerat eman gabe phenarik2,

Früta bat jiten bada denbora bateki,

Haziren deitadala mila plazereki.

 

— Igorri diriozüt ber bidiaz goraintzi,

Igaran düdala aski denbora haieki,

Egin badüt faltarik, haiek nahigaberik,

Eztüdala dolürik amoriuaz baizik,

Frütia jiten bada denbora bateki,

Hazi nahi düdala egin düdanareki.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 53. Aldaera: f. 26, gainmarraturik. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13 A 13 A 13.

        [2] Aldaera f. 26: xangrinik.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus