Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXX

Khantoriak berririk Ozarainen eginik 1

(Zuberoakoa)

 

Khantoriak berririk Ozarainen2 eginik,

Letra batian jin dirade ongi izkiribatürik,

Nurenak ere diren ez düte adresiarik,

Bakotxak berak phentsa dezan nur duten sujetik.

 

Mandatariak ederki nola mintzatzen beitaki,

Aurkhi arratsian jin zite libertitzera gureki,

Gure primak nahi zütü izigarri ikhusi,

Berriño bat jakhinik inkiet da harrigarri.

 

Amodio lüzia gazten hiragarria,

Hanitz gazte emaiten dü mila malenkonia.

Eni ere juan zerautan leheneko maitia,

Erran izok jin dakidan dükedanez phausia.

 

Agur izar berria, begi ederren jabia,

Entzün dizüt badüzüla maiteño bat berria,

Ikhusten zütüt ni ützirik, etzaitian khanbia.

 

Alajokoa, entzün dizüt arras dela inkietatü,

Zeren eta ez düdan urhats hori kontinatü,

Abertitürik ütziten zütüt, ene perilik ez düzü.

 

Lilietan den ederrena brioletaren lilia,

Zuaza eta xerka zazü leheneko maitia,

Orhoitzen ere bazeraitazü egin dautazün erria,

Erraiten deüzüt auher dela eni deüsen erraitia.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 84-85. Bertsomoldea: A 14 A 14 A 14 A 14.

        [2] Zuberoako herrixka. «Osserain... peut être un dérivé de otso...»(Jean-Baptiste Orpustan, Toponimie Basque. Presses Universitaires de Bordeaux, 1991, 185.)

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus