Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXII

Khantu berriren khantatzera nuazü 1

(Zuberoakoa)

 

Khantu berriren khantatzera nuazü,

Sujeta zer den nahi dut esplikatü.

        Maite bat maithatü,

        Bihotzian sarthü,

        Hark benai xarmatü,

Amak nai othoitu eta obligatü,

        Deklaratzera nuazü.

 

— Oi ene maitia, bizi niz phenareki,

Hanitx min dudala sofritzen bihotzeti2,

        Ezkuntzekoz zureki,

        Aitareki gaizki3,

        Behar nüke jarri,

Nik eztakit zer egin ez eta zer phentsa4,

        Ene aitarekila5.

 

— Oi ene maitia, nun düzü ezpiritia,

Aita düzia, fediaren jabia,

        Edukazü fedia,

        Libra kuntzentzia,

        Maitha berthutia,

Eztüzü lüzia mündüko bizia,

        Etzitiala khanbia.

 

— Ezta arrosarik elhorri gabetarik,

Ez amoriorik phenarik gabetarik,

        Etxen ezteitade,

        Pausürik batere,

        Zeren zutudan zu maite,

Etxekuen kuntra nur juan daite

        Gu espusa baginte.

 

— Ekhia denin zuinen eder itzala!

Maitia, mintzo zira plazer düzün bezala,

        Egiten düzüla

        Mila disimula,

        Ignorent zirela,

Erraiten düzüla bestetarik düdala,

        Faltsüki mintzo zira.

 

Hirur urthe zitzaitzat unduan ebili6,

Zinularik gorati etzunila beste maiterik7,

        Hitz hortan fidaturik,

        Nago trunpaturik,

        Gaxua tristerik,

Eztit egiten lorik, jan ez edan hunik.

        Maitia zure gatik.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 68. Aldaera ff. 219-218. Bertsomoldea: A 12 A 12 a 6 a 6 a 6 A 12 a 6.

        [2] Aldaera: Sofritzen dudala ainitz bihotzeko min.

        [3] Aldaera: Etsai ait'ameki.

        [4] Aldaera: ... zer egin ez eta nola jin.

        [5] Aldaera: Nik nire jentekin.

        [6] Aldaera: Zazpi urthez bethi jarraiki zaut ondotik.

        [7] Aldaera: Erraiten zautala nik hainbertze maiterik.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus