Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

VIII

Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki 1

(Lapurdikoa)

 

Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki,

Gerlarat joan behar gira guziak elgarreki,

Madrileko plazaraino, guziak lerroz lerro,

Kantatzen dugularik: «Han bego frantsesa libro».

 

Armadetan bestak handi, etsaia dantzan ari,

Frantziako nazionia ororen soinulari.

Ponpak joiten atabala, artileriak xirula,

Espainolak eginen du heiekin karmainola.

 

Frantzesak eta espainolak egun eta bizian,

Elgarreki konpontzian ukanen dik aski lan,

Gisa hortan, zer bizi modu izan behar zeruian?

Frantzesak eztitek nahiko espainol heien artian.

 

Donibanen apez batek kantu hauk eman ditu,

Eskual herrietan kantatzen behar ditugu aditu;

Frantziako erregeren dire laudorioetan,

Eskualdunen ohoretan, espainolen laidoetan.

 

 

        [1] «Pot-pourri. ... De l'écurie et de la cave au grenier, c'était un beau vacarme! Nos gardes nationaux en cocarde tricolore chantaient des improvisations empruntées à une époque memorable...

                        Laphurdi, Bacha-Nabarre

                        Ziberoua haïeki...

                        Han khantatzen dugularik

                        Bego Euskalduna libro.»

                                Ariel, 1845-VIII-24.

                LBNZ I, 503; «Xazurren kantua», Iraultzako kantuak. Urruña I/IV/1992, 36. 4. bertsoa V-1-a bera da.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus