XCIV

Txori erresinola, hots emak eneki 1

(Zuberoakoa)

 

Txori erresinola, hots emak eneki,

Maitiaren borthala biak algarreki,

Gero deklara izok botz ezti bateki,

Haren adiskide bat badela zureki.

 

Heltü ginenian maitiaren borthala,

Horak hasi zeizkün txanpaz berhala,

Ni ere juan nintzan bertan gordatzera,

Erresinola igain haritz batetara.

 

— Nur edo zer da, maitiak leihoti.

— Etxondorik eztizüt, pharka izadazü.

Egarri gaixto batek heben gabiltzazü.

Üthürri zunbat othoi erakats azadazü.

 

— Egarri izanagatik ezta miraküilü,

Igaran egünian beroxko egin dü,

Üthürri hunik heben batere eztüzü,

Zük galthatzen düzüna gure behar dügü.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 31. Michel 308-309. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus