Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XLIV

Amorioren phena 1

(Zuberoakoa)

 

Amorioren phena, oi phenaren krudela!

Orai ezagützen dira zer den haren phena.

Amorioa ezpalitz den bezain krudela,

Enezakezü erran maite zütüdala.

 

Nik badüt maiteño bat, oi bena nolako!

Ezta txipi ez handi, da bien arteko.

Begia dü ederra, oro amorio,

Bihotzian sarthü zaut ezpaitzait jelkiko.

 

Nik erranagatik ere, maitia, adio,

Ez nezazüla, othoi, ni ükhan hastio,

Bainan bai ükhan nitan amorio,

Etzaitüt kitatüren ni bizi nizano.

 

 

        [1] ODS / AB, f.22. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus