Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXVI-b

Ikazketako mandoa 1

(Nafarroakoa)

 

Hauxe da ikazketako mandoaren traza

Burua handi eta itxura gaitza,

        Ilia latza,

Bastapetik dario urinez balza,

        Hauxe da salsa!

Kristauik ez ditake aldetik pasa. (bis)

 

Lephoa mehe eta burua ez ttipi,

Mathel ezurrak seko, begiak eri,

        Oro beharri!

Bi sudur ziloetarik mukuz igeri,

        Ezpaina lodi,

Hortzik ukhan badu ere, ez dik ageri. (bis)

 

Hauxe da mandoaren urhats apurra,

Lau zangoak tremel eta anka makurra,

        Juntetan urra,

Ezpata bezain xorrotx bizkar ezurra,

        Ez duk gezurra,

Noiz larruturen zautan ni naiz beldurra. (bis)

 

Buruko krabestuez grandeza badu,

Nahi lituzke saldu ahal bezain zalhu,

        Erosle balu,

Txiki bakhar bat arno izaten balu

        Ez likek dolu,

Tratu hortan ez likek ainitzik galdu. (bis)

 

Bastapeko bridaz dago espartuz,

Parte bat duelakoz oro espartzuz,

        Bertze bat trapuz,

Atzeman puska-muskak lurretik artuz,

        Ase niz tratuz,

Enfadaturik nago botikan sartuz. (bis)

 

Saltzera bota niro manta bat ona,

Aitasoren denboran Kadiztik jina,

        Zer gauza fina,

Oro pedazu eta zilho et'ezkina,

        Oi zer lastima!

Sekulan etzait ganen mantaren mina. (bis)

 

Mandoa trostan eta sokak erreztan2,

Erregeren mintzatzera badoa postan,

        España koskan,

Ehun koropilo eta berrehun puztan

        Ezkerra puntan,

Enun obe lizate batere ez ukan. (bis)

 

 

        [1] Fol. 172.

        [2] J.D.J. Salaberriren aldaera: Sokak palupan eta lazoa trostan, / Errekari behera juan zaizkit postan, / Ezpainak oskan; / Ehun goropillo eta berrehun buztan / Bakhotcharen phuntan, / Hek baino hobe likek batere ez ukhan.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus