Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XLIII

Alhargüntsa 1

(Zuberoakoa)

 

Etxabarre2 herria muntaina undoko,

Okasione bada khantore egiteko,

Sujet bat bagünüzün saje ezinago,

Berthutiak mankatu hari ezpalero.

 

Alhargüntsa nizala hirur urthe badü,

Tristura handi bat düt geroz presentatü,

Segretü bat zirozü izan deskubritü,

Negüko lan eginak üdalat agertü.

 

Ene tristuraz ezta behar estonatü,

Alhargüntsa nizala hirur urthe beitü,

Enetako malürrak doblezka dütüzü,

Ene bihotz tristiak bethi xangri beitü.

 

— Maitia, jiten nüzü zure ikhustera,

Ene amuriuaz zuri mintzatzera,

Bihotza hartü dizüt zureganat ideia,

Orai jiten nüzü hau deklaratzera.

 

— Hunki jin ziradiala maitia segürki,

Ideia bera dizüt nik ere zureki,

Horiek zülatüen phena bihotzetik,

Nihaur erraitia etzelako propi.

 

Orai mintzo dütüzü zure et'enetako

Eskandal bat zirela ene haurrentako,

Etxen eta kanpuan khexü zütüt oro,

Biak akort bagira noiz zer dauko.

 

Maitia jiten nüzü tristerik begia,

Zure aitak erranik entzün dit berria,

Auher izanen dela gük projet hartzia,

Kitatüren dit beraz labürki herria.

 

— Ene ama maitia, zer zünün phentsatzen,

Ezkuntzera zinena orai abiatzen,

Gütaz etziradia batere orhitzen,

Esklabo gütüzia mündian ezarten.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 102. Bertsomoldea: A 13A 13 A 13 A13.

        [2] Bi Etchebar daude, bat Altzain eta bestea Atharratzen. (Paul Raymond, Dictionnaire Topographique . Béarn. Pays Basque, Imprimerie Imperiale, Paris, 1863, 63).

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus