Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XLII

Aldi batez nenguelarik 1

(Zuberoakoa)

 

Aldi batez nenguelarik maitiareki leihuan,

Erran ükhen niriozün bethi niala goguan,

Ene phena doloretzaz pietate har lezan.

 

— Zure phena doloretzaz pietate hartzen dit,

Bena ene khorpitz tristiaz ezin diot egin plazerik,

Zeren promes egin beitüt lehenego besteri.

 

— Oro pollit, oro eijer zirade ene maitia,

Zure eskütik nik nahi nüke bizi nizano egia,

Gero bethikoz izan neinte zure zerbütxaria.

 

Baratzian zoinen eijer den jilofreia doratü,

Aspaldian desir niena orai dizüt gogatü,

Hura gogatü eztüdano gaiak eztit mankatü2.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 72. Gaiak ulhun dio goialdean eskuizkribuak. Bertsomoldea: A 15 A 15 A 15.

        [2] Bertsoaren aldaera: Baratzian eijer deia jilofreia doratü, / Aspaldian desir zünina orai düzia gogatü / Kuntentatü zirenian berria khunta ezazü.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus