Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XLVIII

Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia 1

(Zuberoakoa)

 

Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia,

Nihauren beithan dizüt, oh krimo handia

Aitak ordenatü deit zure kitatzia,

Bestela eginen diala bere eginbidia.

 

Helas! Berri tristia deitazüt,

Bihotz khorda gisa trenkatü deitazüt,

Separazione horrek behar badü,

Ene finimentia kausatüren düzü.

 

Etzitiala triste, bada erremedio,

Eginen ditizügü leterak orano,

Nigar koleraz dizüt eginen ankria2,

Bai eta ere odolez nihauren sesieta3.

 

Anaiez nahi dizut, aita, mintzarazi,

Bai eta ezkuntzia proposa erazi

Edo bestela adina egürüki,

Ordian ezpeituket aitaren axolik.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 89-90. Bertsomoldeak, 1-4: A 13A 13 A 13 A 13 ; 5-7: A 18 A 18 A 18 A 18.

        [2] Encre frantsesezkotik: tinta.

        [3] Saisseta okzitanerazkotik: sesieta, gari mota.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus