Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XIX-b

Jaun barua Uharten 1

 

 

Jaun barua Uharten, nahi denian Zalgizen,

Beñat Mardok, jauna, dereizüt permesione galthatzen,

Khantore berri eli bat Idiart Zalgizeren,

        Zeren din merexitzen.

 

Idiart, hobe hüke aphez perrükak ützirik,

Nik bat eman dereiat sagarroi larrüz eginik,

Neskatilen gogatzeko harek kalite badik,

        Hala behar e aldiz hik.

 

Beñat, esker dereiat, hirur perrüka batiat,

Hihaurentako begira itzak sagarroien larriak,

Eta egin kailota bat juaiteko oherat,

        Eta ez neskatiletat.

 

Barkoxtarrak halere ihizlari zideie,

Sagarroi saldo handirik atzamaiten düzie,

Ziren martxandizekilan Zaragozerat zuazte,

        Han salduren tüzie.

 

Saratzaga gora da, han aidea fresko da,

Barkoxtarrek egin die aurten han buxeria,

Galtha Arotx gaztia, harek erho dü urdia,

        Aithorten badü egia.

 

Arotx, egün entzün diat hire berri handi bat,

Zalgizen egin dereitezala kantore berri eli bat,

Haietan akusatzen haiela erho diala urde bat,

        Hala denez erradak.

 

Kosi Beñat, nik eztit jagoiti erho urderik,

Xerritto bat ekharten nizün Zalgizen erosirik,

Hura hil zitadazüt mixikak zapartaturik,

        Malür hori ükhen dit.

 

Arotx, hunat behadi ene abis honari,

Xerririk erosten dianin Zalgizeko merkatütik,

Khordatto bat eros eta esteka ezak zankotik,

        Etzaik, ez, hilen laxoki.

 

Arotxek dü juratü, bi besuak goratü,

Haren txerrituak etziala nahi hatza hartü,

Gibeleko kondüta zereola zerratü,

        Ordian dela lotsatü.

 

Idiartek hartü din sorosua bizkarrin,

Nula pika bele eli bat kontrario beitzeitin,

Lasterrari eman zin, sarthü khokostegin,

        Harek abilki egin zin.

 

 

        [1] LBNZ, II, 181-182. Ikus: Patri Urkizu «Barkoxeko koblakari-eskola XVIII-XIX. mendeetan», Luis Villasanteri omenaldia. Iker 6, Euskaltzaindia, Bilbo, 1992, 521-530.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus