Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LX

Fortünak eman deit 1

(Zuberoakoa)

 

Fortünak eman deit igaran astian,

Rekontratü nian maitia bidian,

Po bat galthatü neron buneta eskian,

Ezin obtenitü düt haren bihotzian.

 

Refus krudel horrek hanbat tristetürik,

Ene bihotzak eztü gerozti phausürik,

Hasperenez, dolorez, nigarrez hurtürik,

Hobe ere banikezü thunban ehortzirik.

 

Etzinia bekhatü hola mintzatzia,

Gaiza tristia düzü thunbaz ehorztia,

Etzünükia hobe kitatü maitia,

Eta solajatürik aphal egotxia.

 

Ni sorthü izan banintz etxenko ereter,

Khorte eginen nin etxeko alhaber,

Zelüko Jinkuak arauz etzian plazer,

Khorterik egin nezan neskatila eijerrer.

 

Zunbat nahi beitaki eijerki mintzatzen,

Enük nik uste bezain aisa ni trunpatzen,

Thermaina llabür batez erraiten dereiat,

Logaltzen hasi beiniz juan hadin etxerat.

 

Logale ziradia, maitia, logale,

Nitzaz etziradila agrada sinale,

Zurekin egoteko banizün boronthate,

Arren behar düt juan debeiatü gabe.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 97-98. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus