Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LII

Aspaldiko denboretan 1

(Zuberoakoa)

 

Aspaldiko denboretan gaiaz eta bethi,

Ihizen nabilazü xori eder bati,

Azkenean hatzaman dit, oi bena tristeki,

Lumarik ederrena beitzaio erori.

 

— Jaun gaztiak girade oro zützaz agrada,

Ene izar xarmanta, ager zite leihora,

Othoitzen zütüt arren idekazüt bortha,

Ingoitik etxekuak oherat beitira.

 

— Jauna, enezazüla gisa hortan flata2,

Zure kuntentatzeko inkapable niza,

Perfekzione hanitx desiratzen düzü,

Halakorik batere enekin eztüzü.

 

Idekiren dit bortha nure amurekatik,

Trunpatü nahi naizü beldur niz hargatik,

Mintzatzen ere, jauna, badakizü ederki,

Holakuek dütie trunpatzen hobeki.

 

Eztakizia nizala jaun gazte galant bat,

Ihuren trunpatzerik phentsatu eztüdan bat,

Fidatzen ezpazira gizun galant bati,

Etzitiala fida seküla ihuri.

 

Ene gazte lagunak libertitzen plazan,

Eta ni malerusa nigarrez khanberan,

Jaun bati eman neron ene kunfidantza,

Hura zait zerbütxatü traidore bezala.

 

Arrosa buketa bat uztailan jelkirik3,

Igorri diriozüt jaun hari goraintzi,

Lantharia niela haren baratzetik,

Untsa begira lezan nitzaz orhit ledin.

 

Jaun harek uste nian plazer hartzen ziela,

Bere lantharetik ükheitez buketa,

Igorri ditadazü nahi eztiala,

Lantharerik emanik orhitzen eztela.

 

 

        [1] ODS / AB, ff.23-24. Aldaera f. 27. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13. LBNZ, I, 470.

        [2] Flatatü, flatter frantsesez: lausengatu.

        [3] «La jeune fille trompée», Michel, 322-323; KKK, 76.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus