Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXVII

Jaun batek maithatü dü 1

(Zuberoakoa)

 

Jaun batek maithatü dü andere gazte bat,

Kalitate handiko bruna eijer bat,

Haur gazte bat, oi, parerik gabe bat.

 

— Jauna gaztexe nüzü, eztüt amoriorik,

Ez eta nahi ere zunbait urthez nik,

Hain gazterik ütz nezazü ixilik.

 

— Gaztexe zira bena zirade pollita,

Eneki ezkuntzeko zuk aski bazünüke

Adin eta urthe nik hala nahi nüke.

 

— Arrapostü emaitera obligatzen naizü,

Azken khantua huntzen konpreni ezazü2,

Hori hala düzü, enüzü nahi ezkuntü.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 76. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13.

        [2] Aldaera: sinhets nezazu.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus