Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXI

Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean. 1767 1

(Lapurdikoa)

 

Adi beza Laphurdik, orai hasi gerla,

Haltsu eta Jatsutik sua phiztu dela;

Haltsu herri pobleak Jatsuz trufaturik,

Nahi tu ohoreak hura azpiraturik.

 

Bien artean zaie Basusarri sarthu,

Anaia bien juje omen da agertu,

Ez due zeren apelik Haltsu eta Jatsu,

Errana duk bethitik biak orobatsu.

 

Ez da bake biderik, Haltsu dago gogor,

Jujeaz burlaturik jarri zaio mokhor,

Ezpataren puntatik, behar dik xuritu,

Bertzenaz Uztariztik nahi nau paratu.

 

Hau da bada lastima, dio Uztaritzek,

Horlako eskatima ezin xuri berek,

Dugun guziarekin erran dagiguna

Haltsu zait Jatsurekin perfetki laguna.

 

Haltsuk dio errepusta koleran ematen,

Ikhas zak mihi presta, bai ikhas bizitzen,

Nondik huke arthoa ez balitz nigatik,

Berariaz hauzoa gelditzen baketik.

 

Arrazoinekin daritz guzien ahoan,

Zori gaiztoxko Uztaritz eman nauk ondoan,

Nola baituk izena Uztaritz dongea

Hire duk hoberena uzteko hobea.

 

Etziautak itsusi xirribita paka,

Nondik haizen ikusi eta hire musika,

Ni Jatsurekin berdindu, hau afruntua,

Nola sofri ni nadin hula hantua.

 

Hire lukek ohore bahu nire urrina,

Arroxinaren pare duk hire jakina,

Khetan urtzen duk fite guri argiturik

Elkar iduri zaite, ez duk ez dudarik.

 

Jatsuk dio humilki Haltsuri erraten,

Anai, othoi, emeki ungi mintza gaiten,

Galdu duzu hauzia niri so iseka eginik,

Utzazu justizia, hark ez du hobenik.

 

Ago Jatsu ixilik, enazan engana,

Izan dik nereganik artho sari ona,

Orai hi laudatzetik nahi dik pitarra,

Hargatik hiretzat dik phalaka xingarra.

 

Horla denez geroztik elkhar dugun maita,

Graduez oraikotik ez gaitezen banta,

Utz dezagun Uztaritz arroxina saltzen,

Zarpa duela murritz, bai tripa zimurtzen.

 

 

        [1] Manque dio eskuizkribuak. BZ-ren arabera, 118-120. Ahairea E. Bertsomoldea: A 13 A 13 B 13 B 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus