Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXVII-b

Mendian zoin den eder 1

(Lapurdikoa)

 

Mendian zoin den eder epher zango gorri!

Ez da behar fidatu itxur'eder horri,

Niri hitz eman eta gibelaz itzuli,

Gaztena, ontu-eta, lurrean ihaurri.

 

Airea zahar eta khantorea berri,

Ene maite pollita zira xarmagarri,

Kolore xuri-gorri, arrosa iduri,

Mundurat jina zira ene ihargarri.

 

Heldu naiz zure ganat, arrosa ederra,

Ezinbertze huntarik nezazun athera,

Xangrin huntan hiltzeko jin balait malura,

Begian bazinuke bethiko nigarra.

 

 

        [1] KKK, 103-104. LBNZ, I, 549.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus