Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXXIII

Ni balin banintz dantzari 1

(Lapurdikoa)

 

Ni balin banintz dantzari

Naizen bezala koplari2,

Present eder bat egin niozake

Donajoaneko plazari.

Present eder bat zertako,

Gaztien libertitzeko (bis).

 

Aphezak eta frailiak

Dantza debekazailiak3,

Publikoan ez utzi nahi

Libertitzerat gaztiak

Aparentziaz eientzat dire

Autoritate guziak (bis).

 

Juan ninduzun pellegrin

Bi neskatila gaztiekin,

Komentu batian sarthu ninduzun

Heiekilan biekin,

Rosario guti erranik

Jalgi ninduzun batekin4 (bis).

 

 

        [1] ODS / AB, f. 57. Bertsomoldea: a 8 a 8 - a 8 - a8 .

        [2] Alderantzizko bertso hasiera ematen du Chahok itzulita. Beha: «— A! Si j'étais bon improvisateur, comme je suis bon danseur! Que feriez-vous? Dit une brune. — Je chanterais les blondes...« (A. Chaho, Biarritz..., T. II, 181)

        [3] Duvoisinek ere bildua (BNP, FCB, nº 153)

                        Aphezak eta fraidiak dantza debekazaliak,

                        Plubikuan ez utzi nahi libertitzerat gaztiak,

                        Aperentziaz abaratsentzat permis dirade guziak. (LBNZ, I, nº 129)

        [4] Hirugarren bertso hau badirudi beste kanta baten txertaketa dela. Hona zer dioen Béranger kanta jartzaile ospetsuak «Le pélerinage de Lisette»-n (Chansons de P.J. Béranger, Perrotin, Paris, 1866, 382):

                        ... Ma Lisette, prenions-nous donc,

                        Pour mener l'Amour à L'anberge,

                        Ma Lisete, prenions-nous donc,

                        Coquilles, rosaire et bourdon?...

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus