Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXVIII

Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen 1

(Zuberoakoa)

 

Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen,

Zeren amuriuak benai ilusitzen,

Zure parerik eztüt mündian ikhusten,

Xarmagarri beitzira ororen gehien.

 

Ene bihotzeko lili haitatia,

Behar nian ikhusi zure hola galtzia,

Desiratzen nik zure ikhustia,

Helas, ene maitia, nurat galdü zira.

 

Ene ikhustia difizil dükezü,

Leheneko denbora beita khanbiatü,

Ene bihotza ere aski triste düzü

Desiratzen niana beitüt orai galdü.

 

Othoi, etzitiala triste horren gatik,

Bat juanik ere beitate besterik,

Bat ükhenez geroz fidelki jarraiki,

Leheneko denborez orhit bihotzeti.

 

Ziberuan bada neskatila eijerrik,

Nik maithatü niana bat beitzen hetarik,

Nula nere malurrak ezpeitü parerik,

Hura juan zait eta, zer eginen düt nik?

 

Zur'et'ene promesak auherretan bethi,

Erran behar beiteizüt phena handireki

Ezkuntze bat düdala orai egin tristeki,

Seküla ikhusi enian bateki.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 71. ff. 222-223 gainmarratua. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus