Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXIII

Kitatu nahi duzu arren herria 1

(Nafarroakoa)

 

Kitatu nahi duzu arren herria,

Ene bihotzeko lilia,

Zu juanen geroz ene izatia,

Plainitu behar da ene sorthia,

        Date tristia,

        Bethi hiltzia,

Ala phena handia,

Beitate zure ganik separatzia.

 

Berri hori jakinik zihaurek erranik,

Barda nik eztit egin lorik,

Begian zitizut nigarrez hurturik,

Zutzaz orhit eta phena krudelik,

        Bihotz min baizik,

        Eztit ukeiten nik,

Memento trankilezkorik,

Uduri zitadazu nizala hilik.

 

Zertako nahi zira hola aflijitu,

Eta bihotzetik phenatu,

Kunsolatzera llabur jinen nitzaizu,

Pasentzia, othoi, ukhen ezazu,

        Zuria nuzu,

        Zihauk badakizu,

Fidel egonen nitzaizu,

Ene bihotza bethi zure dukezu.

 

Fidel izatia gaiza nekia,

Orai dela duzu berria,

Hurrun juanez geroz amuriua,

Sujet umen da kanbiatzera,

        Dakien zunbait

        Dezagun galtha,

Haiek badakie untsa,

Haien erranetan gero kunfida.

 

 

        [1] «Les déclarations et les aveux d'amour se font en pays euskarien, poétiquement, comme dans tout le reste de la terre...

                        Fidel izatia

                        Gaiza nekia

                        Orai dela duzu berria!...

                                (A. Chaho, Biarritz..., T. II, 182-183)

        ODS / AB, ff.16-17, gainmarratua. Aldaera: f. 73.

        Bertsomoldea: A 11 A 11 A 11 A 11 a 5 a 5 A 11 A 11.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus