Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

X

Harispe jenerala 1

(Nafarroakoa)

 

Harispe jenerala2, heuskaldun garbia,

Europan egin duzu ainitz balentia.

Azkenik bizpahiru Zaragoza hortan,

Jinkuaz hautatia zira mundo huntan.

 

Zaragozako hiria, urguiluz bethia,

Ez hian ezagutzen, orano Frantzia,

Orai irrikatzen duk esklabo sartzia,

[...]

 

Kolpatia zirela munduiak badaki,

Jinkoak nahi eta halere oneski3,

Hiltzeko damu zira, behar duzu bizi,

Ehun urtez orano zure Madameki4.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 92. Michel, 422. Bertsomoldea: A13A13B13B13.

        [2] Jean-Isidore Harispe (Baigorri, 1768 - Lakarri, 1855), militarra, Rosellon, Italia eta Alemaniako kanpainetan ibili zen Euskal Ehiztariak batailoiarekin, Napoleonen zerbitzuan. Espainiako independentziaren gerlan ere parte hartu zuen. Diputatu izan zen 1831-34an eta Napoleon III.ak mariskal izendatu zuen 1852an.

        [3] Aldaera: arinki.

        [4] Marguerite de Caupenne d'Etxauz, Baigorriko konteen primarekin ezkonduta zegoen.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus