XC

Sukaldian zoin eder den 1

(Lapurdikoa)

 

Sukaldian zoin eder den suburdina letoinez!

Xarmagarria, erradatazu maite nauzun bai edo ez2,

Baietz ere ezin erran etxekuen beldurrez,

Ezetz ere ezin erran zure begien ederrez.

 

Zeruetan agertzen da izar xarmagarri bat,

Bertze guziek baino gehiago distiatzen duen bat.

Ura bezain ederra zare nere begietako,

Ura bezain urrun zare neuretzat zori gaizto.

 

Izar ainitz baduzu maitia zeruetan,

Eiek khunda dezekenik ez da mundu hunetan,

Etzitezela trubla jenden erranetan,

Uzkitzu jeloskorrak nahi dutena erran.

 

Aberatsa balin banintz bertze hainitz den bezala,

Ausartago nindeitake zuri gorthe egitera,

Diruz egiten bada zure ohoria,

Biendako bazinduke neure xarmagarria.

 

Maitia, neure jendiak oro nobliak dire,

Zenbait aitonen seme eman nahi dautate,

Aitoren seme guziak bil balitzate ere

Neure bihotzak ez du zutaz bertzerik maite.

 

Ez dut uste baden munduian ni baizikan gizonik,

Nik bezainbat dolore sofritzen dubenik,

Nondik othe duket bada hainbertze izterbegi,

Egiten ez diodanez geroz onik baizik nihori.

 

Gizon gazte xarmagarria, parerikan gabia,

Othoizten zaitut kuntsola zite, arras nuzu zuria,

Nitaz satisfatzen bada zure bihotz tendria,

Othoizten zitut, xarmagarria, etzitezela kanbia.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 66. Bertsomoldea: A 15 A 15 A 15 A 15.

        [2] Xarmagarria, erradazu

        Maite naizunez bai edo ez.

        Baietz ere ezin erran

        Etxekoen beldurrez,

        Ezetz ere ezin erran

        Zure begien ederrez.

                (A. Chaho, Dictionnaire, 9)

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus