Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

VI

Duke Burgoinekoa 1

(Lapurdikoa)

 

Laster zaizkizu suntsitu

Frantsesen esperantza!

Gora zare hegaldatu

Uso garbi aratza!

Mundua duzu gaitzetsi,

Ikustea berantetsi

Aingeruen egoitza!

 

Frantsesaren bihotzean

Duzu eman dolua:

Libera me kantatzean

Triste da populua:

Aiphatzean goan zarena,

Nausitzen zaio auhena,

Lothuko da tenplua.

 

Dohatsu zen populua,

Zu printze izatea,

Nola bizi etsenplua,

Zutan atzematea,

Bizirikan miragarri,

Hiltzea ez segigarri,

Sainduen egitea!

 

Blancha zinduen zuk ama,

Luis sainduak gisa,

Arren duzu saindu fama,

Dauphina loriosa:

Jainkoaren beldurrean,

Bizi izan zare lurrean,

Berthutez aberatsa.

 

Bularrarekin zintuzten

Berthuterat plegatu.

Jesusek zuen egiten

Zutaz arthoski kontu.

Arren daukagu segurrez

Hunen haurren dolorez

Artha duzula hartu.

 

Zure gelaz duzu egin

Gorthean komentua.

Elizak zautzun atsegin

Han zen zure gostua.

Palazioa zelarik

Mundu batzuk ez nahirik

Egin duzu mortua.

 

Jigante batzuen pare2

Duzu zuk aintzinatu,

Zeruko bidean zare

Lehiaz lasterkatu:

Ephe gutiz lan handiak,

Merezimenduzko Indiak

Zuk dituzu obratu3.

 

Tristeen kontsolagarri,

Duke Bourgoinekoa,

Utzi duzu Dauphin berri

Printze agintzazkoa.

Ohi nola eliz kapa4

Zuk ere diozu floka

Utzi berthutezkoa.

 

Eman diozun primeza

Ungi dezan mantena,

Zuk diokozu emaitza,

Aldikoz zeruena,

Helas, gure eliza-amaz

Frantziako erresumaz

Duzun orhoitzapena.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 211. BZ, 139-141 or., baina ez dago lehen bertsoa osaturik. Idazkera E. (Etchart?) Chahok lehen bertsoa aipatzen du (Biarritz..., T. II, 168. ). 1712. Musika azken bertsoan.

        Bertsomoldea: a8b7a8b7c8c8b7.

        [2] Oharra: Psalm.

        [3] Oharra: Sap. 4.13.

        [4] Oharra: Rey. 4.2.13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus