Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XVII

Jundane Estebe martira 1

(Zuberoakoa)

 

Jundane Estebe martira, Oihergiko patrua

Agorrilan gerthatzen da, ainharbiarrak jun ginandin

Hanitx besta hartara, ez eskandal emaitera,

Ez aharra xerkhatzera, bena bai libertitzera.

 

Arrastiritan dantzatü, plazer ere bai hartü,

Eta oro akort heltü, ülhüna zenin abantzü,

Etxerat abiatü, bi adiskide baratü,

Abüsione gerthatü, eta huilan bizia galdü.

 

Etxegoihen2 eta Benta, uste düt deitzen direla,

Desfortuna zen haiena, koki3 saldo bat gibeleti,

Makhila khaldüka hasi gü lürrerat nahiz egotxi,

Guri biziak idoki nahi beitzien segürki.

 

Koki saldo bat gibeleti makhila khaldüka hasi,

Ustez biziak idoki, makhilak lurrerat ützi,

Ganibetak idoki eta txistaka han hasi,

Gure sabelak jaurri4, odolez igeri jarri.

 

Mezü igorri berhala Donaphaleu hirila,

Mus de Lojieren xerkhara, Gimon barbera

Lagün hartürik jin zen gure herstera.

Alo, jaun handi hanitxak, erragüzie egia.

 

Izan nüzü armadetan hanitx ospitaletan,

Soldado blesatietan5, min horien parerik eztizüt

Ikhusi nik haietan. Alo, jaunak, koraje,

Jinkuatan sinheste, sendotüren zideie.

 

 

        [1] Eskuizkribuan manque jartzen du, baina, hemen aurki daiteke: Michel, 438; J.D.J. Salaberri, 408; KKK 147; LBNZ I, 265, 385-386. Bertsomoldea: A 15A 15A 15A 15.

        [2] J.D.J. Salaberrik dioskunez ez ziren zaurietatik hil ez Etxegoihen ez Benta, zeren lehena apaiztu, soldaduska egin eta Maulen hil baitzen 1847 urte inguruan.

        [3] Kokin, gaizto.

        [4] Ireki.

        [5] Blesatu, zauritu.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus