Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXIII

Mirakuilua! Getharian 1

(Lapurdikoa)

 

Mirakuilua! Getharian zaiku

Komentu berri pullit bat altxatu:

Bonaparte berak hortako paperak

Omen ditu igorri, nondik nola hori,

        Nihork ez daki.

 

Ez da ez zeren galdetu ordena,

Fraidena denetz ala serorena,

Ikus bedi nor dan fundatzail'agertzen

Nor den agintaritzat, nor kantoin harritzen

        Obran agertzen.

 

Baionan zuten eta Hazparrenen,

Zori-onean etxe hau ikusten,

Xantalak, salesak, profesak, nobisak,

Hemen dire aurkhitzen nola desiratzen

        Guziez baitzen.

 

Han jaun aphezak dituzte birazka,

Eta batzutan oraino laurazka,

Hala konfesora nola omoniera,

Ez dute beraz falta, badute nor hauta,

        Oi, oi zer poxa!

 

Dohatsua da izanen apheza,

Bere duena gutxienen boza:

Ikusteko dago egun xuri asko,

Mon cher Pere, batek hortik

Ma chere fille, hemendik,

        Oi, zen den goxo!

 

Zeinek othe du garaia izanen,

Nork othe bada Don Frantziskok baizen?

Konfesor frianta, hiztun bat lotsanta,

Hau behar da Salesen, saindu handi haren

        Izan segur ta.

 

Lehenagoko erregelan etzen

Gizonik barna behar gabe sartzen,

Orai kalostrerik ez gakho doblerik,

Ez omen dute behar, zeren deiteken sar

        Jende orotarik.

 

Gauza bakhar bat, hura inportante,

Kaperatto bat omen dute falta,

Herriko artzainak, adiskide minak

Ez du ez kontrestarik, emanen trabarik

        Alor hortarik.

 

Jaun aphezpiku behar delakoak

Han eginen tu bere aprendizkoak:

Oi, zer egun xuri! behar den ikusi,

San Nikolauen besta nihoiz izan ezta

        Hain xoragarri.

 

Sintsa andreak, utzirik fits-mitsak,

Dire agertzeko iduri Printzesak:

Nor hekien pare? Nork hanbat ohore?

Laphurdiren buztana Getharia zena,

        Orai lehena.

 

Gure serorak arrantzaletarik

Jateko daude arrain fin, ederrik:

Salesen hertzeak bakailau hezeak

Bide tu horratuko, gerokoak gero,

        Astanteraino.

 

Dezagun beraz ganbia izena,

Komentu berri egin denarena,

Laharragarena ezta dagokona,

Han ez da, ez laharrik, baizen arrosarik

        Eta goxorik.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 204. MS E. Jean Robinen lana. Laharraga 1802. BZ, 173-175. A. Chaho, Biarritz, T. II, 170. Bertsomoldea: A11A11- B11 b5.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus