Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LIX

Ene izar ederra 1

(Zuberoakoa)

 

— Ene izar ederra, nun othe zirade?

Nula bizi behar düt, zü ikhusi gabe,

Jakin ahal banitza berriak berere,

Ene bihotz tristia kunsolaxe laite.

 

— Nulaz erraiten düzü enizala'geri?

Hitz hori bera düzü ene eihargarri,

Thunba bat nahi dizüt lurpian ezarri,

Ene khorpitz tristia gorde mündiari.

 

— Zer okasione düzü hola mintzatzeko,

Eta bizi zireno lurpian sartzeko?

Al'espre ari zira ene harritzeko,

Zü üdüri xarmantak eztira gordatzeko2.

 

— Badit okasione hola mintzatzeko,

Eta bizi nizano nigar egiteko.

Adret izan zirade ene trunpatzeko,

Eta ni aski fazil zuri behatzeko.

 

— Egunaz ekhi eta gaiaz argizagi,

Ene maite pollita oran'ezta ageri,

Txerkara juaitera, maite, atrebi,

Berria ükhen dizüt, orano nik berri.

 

— Neskatila gaztiak, sogizie eni,

Ikhusiren naizie hanitx dolügarri,

Fidel uste nianak hola nai ezarri,

Ezpenian ikhusten zer zeitan kunbeni.

 

— Adio erraiten dut Mauleko karrikan,

Igaran behar beitut Landa luzietan,

[Adret izan zirade ene trunpatzeko,

Ni aldiz fazil zure sinhesteko.]

 

 

        [1] ODS / AB, f. 59. Eskuizkribuak ahairekide daitezkeen beste bertso hauek aipatzen ditu: Izar bat jalkitzen da; Aspaldiko denboretan. Aldaera f. 156, gainmarratua eta ahapaldiak ordena honetan: 6, 1, 2, 3, 7.

        Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

        [2] Hitzaren gainean: hortako.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus