Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

IL

Andereño bat ikhusi nuen 1

(Nafarroakoa)

 

Andereño bat ikhusi nuen igande goizño batez,

Bista berian agradatu nintzan haren begiez,

Ez dut uste baduela parerik eztitasunez,

Ene bihotza tristerik dago harekin izan beharrez.

 

Anitz maite baduzula fama hedatu zauzu,

Egun guziez maite berri bat egiten omen duzu,

Horiek hola balin badira, nor fidaturen zauzu?

Khanbiatu behar duzu ni nahi banuzu.

 

Baduzuia dudarik zu enetuz geroztik,

Nahi ere banukela zutaz bertze maiterik?

Ez dut uste balaitekela mundu huntan gizonik,

Kontent bizi laitekenik zu kitatuz geroztik.

 

Mihian dutzun elhe ederrak bihotzian bazintu,

Menturaz zure maithatzia erresoli niokezu,

Bainan gero desplazerrik eman gogo baduzu,

Othoizten zaitut hemen berian lurrez estal nezazu!

 

 

        [1] Eskuizkribuak dio: manque. (Meme D.). Beraz, kanta hau bertsolerro berberez hasten den LBNZ, I, 716-ko kantaren arabera eman dugu. Bertsomoldea: A 18 A 18 A 18 A 18.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus