Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LI

Arrosa zoinen eder 1

(Lapurdikoa)

 

Arrosa zoinen eder flore maiatzian,

Bai eta jilofreia bere sasuian,

Paseiatzen bazira maitiarekilan,

Buket bat har ezazu zure bularrian.

 

Harek dizu bulharra ederki bastitzen,

Ene maite pollita orai nun othe den,

Hareki izatia nuke desiratzen,

Oren bat nahi nuke hareki igaren.

 

Eneki izatia duzu desiratzen,

Bidian jar zitian dereizut erraiten,

Ene bihotz tristia orai duzu heben,

Zureki izatia beitu desiratzen.

 

Uda lili pollita zira paregabe,

Zureki izateko ni eniz kapable,

Banintz zuinbait bezala aberats ni ere,

Khortiaren egitera enuke herabe.

 

Khortiaren egitera ukhen herabe,

Amurio perfeitik baduzu batere,

Ukhen eta gabia jentetan dirade,

Ene bihotzak dizu zuria maite.

 

Ene aitak eta amak zienian jakintu

Amurio handitan ginela gu,

Inganioz nundien plazala ideki,

Beste lagun bateki komentin ezarri.

 

Altxa ahal banendi ainhara bezala,

Juan nintakezu komentu hartara,

Ene maitiareki gai baten pasatzera,

Ene phena doloren hari kuntatzera.

 

Ez ahal da mundian ni bezain tristerik,

Maitiak hain krudelki kitatu dianik,

Maitiak hain krudelki kitatu dianik,

Abil, amuriua, ingoiti niganik.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 96-97. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus