Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXXVI

Ahizpa, aigü huna 1

(Zuberoakoa)

 

Ahizpa, aigü huna, hots eman eneki,

Kolpü bat nahi niken nik edan hireki,

Ardu hun bat badela entzün dinat berri,

Gabriel Zokhokuak2 diela ekharri.

 

Gabriel Zokhokua Urruñe herriko,

Bai eta adiskide Larrañe Karrikabürüko,

Ardu hunik ekharten hark hara saltzeko,

Pixerra sei arreal prezio huneko.

 

Egün hun dizüla, Maria Xuria,

Bai eta zier ere kunpaina nublia,

Fortunaz hütsik deia khanbera berria,

Gero nahi günüke hara pinterdia.

 

Zuazte, zuazte juan goiti ohiko lekhura,

Ingoiti badakik harako bidia,

Zuintarik nahi düzie errazie egia,

Gero ekharriren deiziet hara pinterdia.

 

Zuintarik nahi dügün phentsa ahal dirozü,

Komünetik nun-nahi ükhen ginirozü,

Sei arrealekotik idek ezagüzü

Hartarik xeste nahiz huna jin gütüzü.

 

Zure osagarriari, ahizpa Munika,

Bai eta zuri ere, ahizpa Filixi,

Adiskidetarzüna dezagün etxeki,

Alagera gireno gitian liberti.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 82. Bertsomoldea: A 13A 13 A 13 A13.

        [2] Sokoakoa.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus