LXXXV

Lozale xarmanta 1

(Zuberoakoa)

 

Oherat ziradia, lozale xarmanta,

Oherat ezpazira, jin zakizt leihora,

Oherat ezpazira, jin zakizt leihora

Hitzño bat erranen eta banua berhala2.

 

Gora düzü lexarra, gorago izarra,

Oren bat eztü orano oherat nizala.

Oren bat eztü orano oherat nizala.

Zuregatik jeikitzeko herabe düdala.

 

Bortü goretan eder txori xintilari,

Ene bihotza düzü züganat injogi,

Ene bihotza düzü züganat injogi,

Eta zuria aldiz botxü bat üdüri3.

 

Erremarka egin düt aurthen izarretan,

Gerla izanen dela errege jentetan,

Bai ni ere juanen, oi, zela-bridetan,

Arrankürak ützirik etxe bazterretan.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 39. J.D.J. Salaberri, 150. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

        [2] Eskuizkribuko aldaera: Lotara zireia / Logile pollita / Lotara ezpazira / Sogidazu leihora / Eta egiaz mintza / Oi izar ederra / Eia zure aitha / Othe den lotara.

        [3] Eskuizkribuak parean ezkerretara beste bertso hau ere ematen du: Etxian zoin eder den / Xahetxian labe / Ene ister begiak / Hantik beha daude / Hil banintzate ere / Zortzi egun gabe / Bizi ahal enaiteke / Zu ikhusi gabe.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus