Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXV

Izar batek zerutik 1

(Nafarroakoa)

 

Izar batek zerutik klaritatez betherik,

Gaiaz ere argitzen du bertze ororen gainetik,

Dudatzen dut baduienez mundu hunetan parerik. (bis)

 

Izar haren begiak hain dira xarmagarriak,

Koloriak xuri gorri, bertze manera guziak,

Eria ere sendo liro haren begitartiak. (bis)

 

— Urzua eder airian, are ederrago mahainian,

Zure parerik ez dut ikhusten Españia guzian,

Ez eta ere Frantzian, iguzkiaren azpian. (bis)

 

— Urzo xuria errazu, norat joaiten ziren zu,

Españiako mendiak oro elhurrez bethiak dituzu,

Gaurko zure ostatu gure etxian baduzu. (bis)

 

— Ez nu izitzen elhurrak, are gutiago gai ilunak,

Maitia gatik pasa nitzake gabak eta egunak,

Gabak eta egunak, desertuetan oihanak. (bis)

 

 

        [1] ODS / AB, f. 58. Lehen edizioa, Etienne de Crevecoeur, Souvenirs du Pays Basque et des Pyrénées en 1819 et 1820. Goetschy, Paris, 182, 58-59., akatsez josia testua: Isat (sic) batec cerutic claritates betheric... Bertsio honen seigarren bertsoak honela dio:

                        Erinu çu biotcis erraiten saitut bi itxes

                        Sucat malinac arturic nago etsin tusquedan beldurres

                        Charma garria sendanesaçu il esnadin dolores. (sic)

        Michel, Amodiozco solasa, Baxenabartarra, 306-307.

        Bertsomoldea: A 15 A 15 A 15.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus