Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gizon zuriarengan nehola ere fidatzerik

ez dela erraiten zien apatxeburu akituak

hil bezpera eurizu hartan

neke-neketan hazi zituen

bere zazpi haur bilduer.

zazpi haur horietarik gehiena,

exterminazio garaia bertan delarik,

amaren erranez

oroitzen da:

gizon zuriaren ele, irri, ekintza-xede

eta keinu bakoitzak

suntsipena iragartzen eta arrunt obratzen du.

baina bidaia ez da oraino burutu.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus