Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ibiakoitz arratsalde eurizu baten samurtasun harrituak gatibatu gintuen gero. Errekaren naba nagian barna, ustegabeko bedatsak iraun gogoa akuilatzen zigun. Zeru grisaren eremu bekaitzetan iparrerantz hegaldatzen ziren kurloei galdatzen genien ea negua bazter zezaketenez.

        Aldiro, lotsaren antzeko zerbait inarrosiz eta sutondo mantsoko hautsaren hondarrak zihikatuz, haurren joko airosek geldoaren oreka suntsitzen zuten. Doluaren hats hain hurbila goxo zitzaigun.

        Leize eta iraun gogo baizik ez zen gure bihotza.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus