Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GOIZ HURA

 

Nahi nüke orano goiz hura ikusi

üdazken nagiteko ürratsen sokorri

bilakatzen zela, zelü zola gorri,

argia ürratzean ene Arhantsusi...

 

bapatean kürloak, hodei itsasoa

goiharatzez apal, üdüri balakan,

kuru-kuru ozenez iragan kalakan

gatibatzez betiko ene bazter-soa!

 

eta doi bat gorago zelüko sabaian

ürzo saldo ixilak hegalen kemenez

bazoatzan eztiki urdinki nasaian:

 

ikara nintzan bakez eta hasperenez

hegazti horiekin, ortzondo lasaian,

bizitza taigabeko bidaje ez denez!

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus