Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Itsumandoka gindoazen, mintzatzeko ahalmenik gabe; kasko-zokotik bapatean, eta ez jakin zergatik, mediterraneo aldeko herri erre desolatuak jazarri zitzaizkigun: auherrezia eske bezala, herio debaldez usantsu. Herrokatzen genituen eleak, ihes zihoazkigun eztabaidak, agertzera ausartzen ez ginen antsiak, barne-koropiloak, aitormen zaharkituak eta betiko dudak, harrizko kordokaren gisa kabitzen zitzaizkigun zainetan, odolaren ibilera trabatuz.

        Ekintzagabetu zen aditza: higatzen zihoan denbora, deiadar ahulka, kopetan behera otsaileko barur egunetako hauts bustiaren hatzak utziz.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus